XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orlaxe iakiten dute ze landarena dan eztia ere edo ze landaretik letorken eta nundik bildu duten erleok, eztiak, garautsa kutsu batzuk, beti izaten bai ditu eta eztiaren iatorria iakiteko, beste biderik ez dago garauts ondar oien landare sorkuna ikastea baizik.

Iakiña ba eztiari ere iatorria ikasi nai ba'zaio, garautsaleok erreta gerta ez daitezen, 35ampdeg; berotik gora ez dala berotu bear.

Garautsale oien iatorria iakiteko, ideidetzeko, banabanakatzeko eta bakoitza bere azkazitan motakatzeko, antzeiakintza bereizi bat erabiltzen da, baita zenbateko kopuruetan dauden eztian zeazki iakiteko ere, ukubel neurkiñaneiki (mm3) bakoitzeko garautsaleak zenbatuta, erabakiak izan diran sailletan motakatzen bai dira salmentarako, liliautsetan eztirik aberatsenak saneurririk obenakin noskiro saldu litezkela.

Erleek dakarten garautsa biltzeko, burniarizko kaiola batzuk erabiltzen dira eultzako ataka sarreran ipiñita, aien burniari artetatik, doi doi iragaiten bai da erlea eta narraka sartzean, txurkunakaletan dakazkiten garautsaleak, xuloburnari oietan karraskatzean, xanko xulotatik ialki-arazita, kaiolak azpian daukan azpiltxo batera iraurritzen dira.

Kaiolok goizaldera eta arratsaldera ipiñi bear izaten dira, ginga beroko txolartetan, albaitanez, erabat ez kentzearekin beintzat, itzalean, eguzki gorritan burniariok erretzen iartzen bai dira eta erleei egalak xixkarratutzen zaizkie.

Orla biltzen dan garauts guztia, ikerlantegi oietara doa, an motakatuta, berextontzietan gordetzeko.

Garataroa eltzerako, sagasti iabeak ara iotzen dute; ze iraizkitako igalizuaitzak dauzkaten azaltzen dute eta etxeak aukeratuko die eta salduko motaen arauz dagokien ernalauts zeatza.

Garauts orrekin sagasti liliak ernaltzeko, trimenontzi baten aize indarrez zugaitz gaiñetara zabaltzen dute batzuk, baita laiñoa lez, arnalondo-adapuruetara zuzkiegazkiñaz ere zenbaitek eta garataro guzti barna, bizpairu aldiz lurrunauts au edatuta, sagastiko liliak oro, utsik gabe, ernalduak izango dira.

Auxe da bada garauts kutsaketako azken aurrerapena.

Zenbait aberrietan, kaiolatan biltzen dan garauts ori, erlamesnea bezelaxe, bere ortan alikabiderako saltzera io da eta goizean baraurik artzeko oitura, erlari askotxok ere artua dute.